astelehena, azaroa 19

Magpie, irabazi dirua twitteatzen


Twitter komunikatzeko eta elkarren artean komunikatzeko era berri baten errepresentazioa da. Twitter, berez pertsonala da, baina gero eta enpresa gehiagok hartzen dute parte bertan.
Jakina da interneteko publizitatea kaskarra dela, eta banner-ak ez direla ikusten. Horren aurrean argi dago publizitate kontextuala dela irtenbidea, bai kontsumitzaile eta baita igorleentzat ere.


Twitterrek honen aurrean, magpie sortu du, baina hau ez da izan twitterren iragartzeko lehen saiakera, baina bai lortuenetako bat, irabaziak zuzenean erabiltzaileentzat baitoaz. Nahikoa da zure erabiltzaile izena sartzea bertan eta Magpiek gutxi gorabeherako bat emango dizu irabazien inguruan. Hau guztia jarraitzen dizuten pertsonen eta idazten diren twit kopuruaren araberakoa izango da.
 

Magpaik iragarkian publikatzen ditu zure twitterrean, zuk twitteatuko bazenu bezala, baina magpie hashtaga -rekin batera, gainontzekoek publizitatea dena ezberdindu dezaten.

Idazten dituzten 5 twittetatik Magpie-ek bat publikatuko du.